Gaurko saioa batez ere manifestua eta muralaren inguruan egin beharreko lanen inguruan erreflexionatzeko aprobetxatu dugu.
Ideia asko izan ditugu buruan, ideia interesgarri asko, baina ez zaigu erraza egin nola egin pentsatzea. Zaila iruditzen zaigu buruan dabilzkigun ideiak irudi batzuetan plazaratzea. Imajinatzeko gaitasun handia behar dela uste dugu, eta ez da erraza. Oraindik ez dakigu nondik jo, buruari buelta gehiago eman beharrean gaude. Hala ere, gai interesgarria dela ez dago zalantzarik, eta zerbait polita aterako delakoan gaude.
Denboraz gaizki gabiltza, denbora gutxi dugu, eta gainera blokeatuta gaude. Ya egin behar dugu eta ez dakigu nondik jo. Alde horretatik presionatuta sentitzen gara taldean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario