Gaur talde lanekin hasi gara, hain zuzen, ikastetxe ezberdinetan darabilten teknologia aztertu eta konparatzea helburu duen lanarekin. Lan hau egiteko lau edo bost kideko taldeak egiteko esan zuen arren, gu zazpi lagun bildu gara, izan ere, gutako hiru eskola berean izan ginen, beraz bost ikastetxe ezberdin ditugu guztira aztergai.
Hasiera batean, ahoz saiatu gara praktikaldian zehar ikusi eta ezagutzeko aukera izan genuena azaltzen. Banan bana hasi gara kontatzen, hala nola, teknologiarekin lotutako zein material erabiltzen zuten ikastetxeko haurrek, zer lantzen zuten batez ere, eta ze baliabideren bidez, gure iritzia... Honen ostean eta gutako guztion esperientzia garbiago genuela, idatzira pasatzen hastea iruditu zaigu hoberena.
Honen aurretik ordea, lana nola egin behar genuen nahi genuen zehaztu, nondik bideratu nahi genuen jakin, beraz gure tutoreari deitu diogu, laguntza eske. Azaldu ostean eta ideiak garbiago genituela, moodeleko informazioari gainbegirada bat eman diogu eta lana banatu dugu.
Baina orduan ohartu gara google.doc programa ireki behar genuela, lana guztion artean egiteko baliabide egokia baita. Nik neuk entzuna neukan zerbait honen inguruan, baina sekula erabili gabe nengoen horrelako zerbait. Benetan harrigarria iruditu zait. Bakoitza bere ordenagailuan baina denok lan berdinean egoteko aukera eskaintzen du programa honek, talde lanak egiteko bide ezin hobea iruditu zait. Zergaitik ez ote genuen lehenago ezagutu!
Programa honek hasiera gugan sortu duen lilurak nolabait despistatu egin gaitu, zur eta lur geratu baikara, baina berehala jarri gara lanarekin. Hala ere, ez dugu asti askorik izan lan idatzian jarduteko, irakasleak word programaren hanbat erabilera azaldu nahi izan baitizkigu, hauek ere interesgarriak izan dira ezbairik gabe.
Eta honetan pasa da gaurko saioa. Lehen aipatu dudan arren, Google.doc programa ezagutzea oso interesgarria iruditu zaidala azpimarratu nahi dut amaitzeko.