miércoles, 18 de mayo de 2011

PAPER ZORROA

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak izeneko gai honetan egin behar izan ditugun lanak ondoko hauek dira: IKT esperientzien analisiaren inguruko lana eta honi loturiko aurkezpena, manifestua eta murala eta egunerokoa. Hauez gain, lauhilekoan zehar, baliabide teknologiko batzuk ezagutzeko aukera ere izan dugu.

    Lehenengo taldean eginiko lanen inguruan hitz egingo dut, hau da, IKT esperientzien analisiaren eta manifestu zein muralaren inguruan. Eta ondoren, bakarkakoak izan diren lanetaz mintzatuko naiz, hau da, egunerokoaz eta baita baliabide teknologikoez ere.

    IKT esperientzien analisiaren inguruko lana izan zen taldean egin genuen lehenena. Sei lagun elkartu ginen: Maite Gorrotxategi, Ainara Babarro, Iraia Llanos, Ainhoa Elorza , Itziar Aginagalde eta ni. Lan hau egiteko ikastetxe ezberdinetako teknologia berrien inguruko analisi orokor bat egin behar genuen ondoren ondorio batzuk ateratzeko. Lehenengo ikastetxe bakoitzeko informazioa bildu genuen, deskribatuz eta bertako langileei elkarrizketa bat eginez eta amaieran ondorioak atera genituen.

    Lan idatziaren aurkezpena egin genuen, guk ateratako ondorioak azaltzea helburu zela.
Aurkezpen borobilagoa geratu zitzaigula uste dut.


    Bigarren talde lana manifestua eta murala egitea zen eta honetarako hirutan banatu genuen lehenengorako geneukan seiko taldea: Ainhoa Elorza, Itziar Aginagalde eta ni. Hauek egiteko hiru urte hauetan jasotako zerbait hartu behar zen kontutan. Aipagarria iruditzen zitzaigun zerbait, ikasitako zerbait… Bi lan ezberdin ziren arren, gai berberaren inguruan egin behar ziren biak, hau da, elkarren artean zerikusia eduki behar zuten.
    Esan bezala, gaia berehala bururatu zitzaigun eta hirurok bat gentozen honekin. Azaldu nahi genuena zera zen, hiru urte hauetan gauza asko ikasi eta ikusi ditugula baina dena zentzu handirik gabe, eta beraz, oso galduta sentitzen garela. Ideia berri asko dauzkagula buruan baina guztiak sakabanatuta, eta orain gure lana izango dela guzti hauek ordenatzea eta zentzu bat ematea, bestela gainontzean alferrikakoak izango baitira.
    Manifestuari dagokionez esan lan hau blogera igotzeko scribd programa erabili genuen. Hau ere orain arte ezezaguna zen niretzat. Dirudienez, lanak blogera igotzeko aukera eskaintzen du programa honek.

    Hauek izan ziren taldean eginiko lanak. Bakarkako lanetan sartu ditut egunerokoa eta landu ditugun baliabide teknologikoak. Lehenengo egunerokoa zertan datzan aipatuko dut, eta azkenik baliabide teknologikoak aipatuko ditut.


    Egunerokoa saioro idatzi behar izaten genuen, egindakoa azalduz. Honen helburua egiten gindoazen guztia azaltzea zen, unean uneko sentipen eta iritziak plazaratzearekin batera.
Oso interesgarria iruditu zait egunerokoa egitearena, horrela, egindako guztia jasota geratzen baita. Lan guztiez gain ordea, norbanakoaren iritzi eta sentimenduak plazaratzeko aukera ematen du eta niri asko gustatu zait hori.


    Azkenik, ikusi ditudan baliabide teknologikoak azaltzea baino ez zait geratzen.
Lehenengo eta behin ezagutu nuen programa Glogster izenekoa izan zen, poster digitalak egiteko programa. Gure murala ere programa honen bidez egin genuen, beraz, izan genuen programa honetan trebatzeko aukera.
Bestalde, neure kasa ere aritu nintzen probak egiten glogsterrarekin eta gauza berriak sortzen. Aipatu behar dut, oso programa berezia iruditu zitzaidala, mota honetako programarik ezagutzeko aukerarik inoiz izan ez nuelako seguruenik. Baina zur eta lur geratu nintzen ni behintzat.


    Honen jarraian, Google.docs programarekin aritu nintzen. Egia esan entzuna neukan zerbait programa honen inguruan, baina ez nuen inoiz hau erabiltzeko astirik hartu. Beraz, ezaguna bezain ezezaguna zen niretzat programa hau. Lan berean eta aldi berean pertsona bat baino gehiagok jarduteko aukera eskaintzen du eta beraz, taldean egin behar genuen lana, hau da, ITK esperientzia ezberdinen analisiaren inguruko lana programa honen bidez egiteko eskatu zitzaigun, modu honetan honen erabilera kontrolatuz.

    Baliabide teknologikoekin jarraituz, ezagutu nuen hurrengo programa Prezi izan zen. IKT esperientzien analisiaren inguruan eginiko lana aurkezteko ere programa hau erabiltzea eskatu zitzaigun, eta probak eginaz eta eginaz, asko trebatu ginela uste dut.  Asko gustatu zitzan prezi programa, oso programa majoa dela uste dut, aukera asko eskaintzen baititu eta zabal jokatzeko aukera eskaintzen baitu.


     Igoogle programa ikusi nuen ondoren.

    Beste programetako bat Vuvox izenekoa da. Programa hau ia lauhilekoa amaieran ezagutu dut, aurrez ez bainuen astirik hartu aurrez hau lardaskatzeko.  Vuvoxekin neure kaxara Marokoren inguruko aurkezpen bat prestatu dut.


   Programekin jarraituz,  bubbl.us izenekoa ere ezagutu dut azken egun hauetan.


   Azkenik, ezagutu dudan azken programa tagul izenekoa izan da.


  ONDORIOA: 

    Gai honetan lan asko egin dut baina asko ikasi dut. 
     
    Ikasgai honekin hasi aurretik, nahiko txikia zen teknologien inguruko nire ezagutza, oinarrizko programak soilik ezagutzen nituen, gutxi batzuk. Gai honekiko nire interesa hasieran ez zen oso handia, beldur nintzen nolabait. Orain, esan behar dut beldurrek lehen egunean egin zutela ihes eta harrezkero oso gai atsegina iruditu zaidala.

     Lehenengo eta behin, eskoletara itzuliz, teknologia berrien inguruko erreflexio bat egiten lagundu zigun lan bat egin genuen. Lan honek teknologia berrien inguruan benetan pentsatzen jartzeko aukera eskaini zidan. Beharrezkoak al dira? Zein garaitatik aurrera? Ze onura eta ze kalte egiten digute? Zer dira behar bat edota beste modu bat? Negozio hutsa ote da guztia? Hauek bezala galderez erreflexionatu genuen eta oso interesgarria izan zen, ordura arte pentsatu ere egin gabeko gauzez pentsatu eta ondorio batzuk atera ahal izan baigenituen.

     Jarraian mural eta manifestuari heldu genion eta hauek ere oso interesgarriak izan ziren. Hiru urte hauetan zehar bizitakoaren inguruan erreflexionatu eta zerrekin geratu garen adieraztea zen gure lana. Egia esan, ni neu honen inguruan pentsatzen jarri gabe nengoen ordurarte, eta orduan konturatu nintzen zein garrantzitsua den bizitako gauzez erreflexionatzea. Zertarako balio izan didan jakitea, ze alde on eta zein txar dituen konturatzea, zer egin ahal dudan jasotakoarekin pentsatzea... Gure taldean aipatu zena zera izan zen; hiru urte hautan ideia berri eta interesgarri asko jaso ditugula baina guztia oso sakabanuta jaso dugula, lotura gehiegirik gabe, eta orain gure lana izango dela jasotako gauza interesgarri horiek ordenatzea eta interesgarriak iruditu ez zaizkigunak alde batera uztea. Oso gustura aritu nintzen lan hauek egiten, izan ere, guk bizitakoaren inguruan egin behar genuen lana eta horrek motibatu egin ginduen. Oso interesgarria izan zen.


     Bestalde, ikusi ditudan baliabide teknologikoak daude. Ez nuen pentsatuko hainbeste programa ezberdin ikusi eta gainera erabiltzen ikasiko nuenik; prezi, glogster, tagul, bubbl.us... Hasieran esan bezala, nik oinarrizko programa gutxi batzuk soilik ezagutzen nituen, eta uste nuen gainerako programa guztiak oso zailak izango zirela niretzat, baina ikusi dut ezetz. Programa oso interesgarriak eta gainera erabiltzeko errazak ere existitzen dira.

     Ikus daitekeenez asko dira egindako lanak eta ikusitako programa teknologikoak. Gustura nago gai honetan egin eta ikasi ahal izan dugun guztiarek. Talde lanek bere xarma izan dute, bereziak izan dira, ezberdinak. Eta baliabide teknologiko ezberdinak ezagutzea ere oso atsegina izan da niretzat behintzat. Egia esan, lehenago ezagutu izana eskertuko nuen, izan ere,  erabilgarri bezain baliagarriak iruditu zaizkit guztiak.

    Besterik gabe esan, gai honek teknologia berrien inguruan beste ikuspegi bat izaten lagundu didala eta asko ikasi dudan sentsazioa dudala.

martes, 17 de mayo de 2011

PREZIrekin aurkezpen bat

Bubbl.us

Aurrez gelakide batek azalduta informazioa jaso nuen programa honen inguruan, baina neuk ez neukan ezer produzituta neure kaxara. Azken egun hauetan ordea, probatu gabeko programekin aritu naiz, eta horien artean hau, bubbl.us programa.

TAGUL

Programa honekin saltseatzen aritu naiz gaurkoan. Orain arte ikusi gabe neukan egia esan.
Gainerako programekin alderatuz ez da gehien gustatu zaidana, baina polita da. Hona hemen egin dudana:

VUVOX EZAGUTZEN

Gaur Vuvox programarekin aritu naiz lehen aldiz. Ikusita neukan zer zen eta banekien gutxi gora behera zertarako balio zuen, baina gaur egin ditut programa honekin probak lehen aldiz. Egia esan programa atsegina iruditu zait eta zenbait aurkezpenetarako oso erabilgarria, bai horixe!

Nire iritziz, oso ondo dago mota honetako programak ezagutzea, joko asko eman baitezakete. Esan bezala, adibidez aurkezpenak eta egiteko bide ezberdinak ezagutzea oso interesgarria da. Informazioa modu bisualean adierazteko tresna bikaina iruditu zait. 

Mota honetako programak aurrez ezagutu beharko genituzkeela deritzot. Orain arte aurkezpenak power point izeneko programarekin egiten genituen, besterik ezagutzen ez genuelako, eta vuvox eta prezi bezalako programa hauek oso baliagarriak izan daitezkeela uste dut.

Hona hemen vuvox ekin eginiko aurkezpen bat:

martes, 10 de mayo de 2011

AURKEZPENAK ENTZUTEN

Gaurkoan talde batzuen aurkezpenak entzun ditugu. Lehenengo taldea gurea izan da eta Maite izan da aurkezpena egin duena. Oso ondo egin duela uste dut! Gure ondoren beste laubat taldek ere aurkeztu dute beraien lana eta oso ongi egon dira. Ezberdinak elkarren artean baina oso interesgarriak. Gaurko saioa horretan joan da. Hurrengoan aurkezpen gehiago egongo omen dira, eta hauek ikusteko gogoz geratzen naiz.

GURE PREZIKO AURKEZPENA!!


miércoles, 20 de abril de 2011

AURKEZPENA PRESTATZEN

Gaurko saioan, aurrekoan hasitako aurkezpenarekin aritu gara. Aurrekoan, nahiko gainetik egin genuenez, gaur hau hobeto antolatzen eta osatzen aritu gara. PREZIk eskaintzen dituen aukera gehiagoz ohartu gara gaur, eta hauez baliatzen saiatu gara.

Nire iritziz, askoz osatuago geratu zaigu lana aurrekoan egin genuenarekin alderatuz. Aurkezpen hau egiteak, PREZIren erabileran gehiago trebatzeko aukera eskaini digu gainera. Programa honetan txandaka aritzen saiatu gara, gauztiok izan genezan aukera erabiltzeko eta programa honekin familiarizatzen joateko. Oraindik ere asko daukagu programa hau guztiz kontrolatzeko, baina tira, gutxienez bere oinarrizko erabilera ikasi dugu eta ez da gutxi.

Hona hemen ITK esperientzien analisirako prestatu dugun aurkezpena:

IKT esperientzien analisia

Hona hemen gure lana:

IKT Konparaketa Lana Deskargauta

martes, 19 de abril de 2011

MANIFESTUA ETA MURALA

Dagoeneko amaitu ditugu manifestua eta murala. Gustora gaude emaitzarekin, ea zuei ere gustatzen zaizuen!

Hau da manifestua. Bertan gaur egungo egoera azaltzen dugu lehenengo, antolakuntza baten bidez funtzionatzen dela azalduz. Jarraian nola izan beharko luken adierazten saiatu gara, hau da, antolakuntza modu batek ezin duela guztientzat balio, haur bakoitza ezberdina delako. Ondoren geu nola sentitzen garen azaltzen dugu, galduta, hau da, ideia askorekin baina guztiak sakabanatuta. Eta azkenik gure beldurrak plazaratu ostean, aldaketak egitearen garrantzia azpimarratzen saiatu gara. Aldaketa gure esku dagoela eta horretarako gure parte hartzea eta aldatzeko gogoa izan behar dugula. Gure esku dagoena ematearen garrantzia adierazi nahi izan dugu.

Hona hemen manifestua:

Manifes Bi Orri






Hona hemen murala: Aipatu muralari ispilu bat jartzea falta dela. inguruan kolax bat egin dugu eta erdia apurtutako ispilu bat jartzea da gure asmoa. Honek gu nola sentitzen garen adieraziko luke, hau da, nahastuta, geure burua idea askorekin beteta baina dena apurtuta edukiko bagenu bezala.



IKT ESPERIENTZIEN ANALISIAREN AURKEZPENA

  Gaurko klasean IKT esperientzien analisia laneko aurkezpena prestatzen aritu gara, eta horretarako Prezi programa erabili dugu. Adierazi nahi duguna batez ere marrazki bidez adierazi behar denez, irudi adierazgarriak aurkitzen saiatu gara lehenen eta ondoren eskema orokor bat egin dugu. Eskeman aurkezpeneko idea nagusiak jarri ditugu eta ondoren idea hauek zein irudiren bidez adierazi erabakitzen aritu gara. Egia esan nekagarria egin zaigu lana. Irudi politak aurkitu ditugu, baina ez da erraza irudien bidez esan nahi den guztia azaltzea, hanka motz geratzeko beldurra izan dugu. Saio osoa lan hau egiten pasatu dugu.

lunes, 18 de abril de 2011

BIDEOA

Hezkuntza eta teknologiaren inguruko bideo hau interesgarria iruditu zitzaidan oso.

Ea zuei ere gustatzen zaizuen.





jueves, 14 de abril de 2011

PROGRAMA GEHIAGO!

Gaurkoan igooglerekin aritu naiz, eta asko gaustatzu zait. Perfil propioa sortu dut eta neure gustura antolatzen artiu naiz, interesgarria benetan! Egia esan, denbora dezente pasatu dut honekin probak egiten.



Ondoren, taldekideekin elkartu eta eskolen inguruan egin dugun lanari azken ukituak ematen aritu gara, ondorioak... esaterako. Berehala amaitu dugunez honekin, aurkezpena nola egin pentsatzen aritu gara. Egia esan, Prezi programa erabiltzea oraindik nahiko zaila egiten zaigu, eta ez dugu ia ezer egin aurkezpenarekin lotuta.

MANIFESTUARI ZUKUA ATERATZEN

Gaurko saioa manifestuari zukua ateratzeko aprobetxatu dugu. Ideia bat bagenebilkien buruan, baina oraindik nola antolatu pentsatu gabe geneuka, beraz, hau antolatu nahian aritu gara.
Hasieran ez zaigu erraza egin bide bat hartzea, izan ere, ideia asko genituen eta ez zaigu erraza egin guztiok ados jartzea lanaren nondik norakoan. Hala ere, nahiko ondo ulertu gara eta ideak garbiago izan ditugunean, dena errazago joan da.
Ideia nagusia gu nola sentitzen garen azaltzea da, karrera amaitu ondoren zer ikasi dugun nagusiki, zerekin geratu garen. Hala ere, honi beste hainbat ideia gehitu dizkiogu. 

 
Ikasi dugunaz hitz egitean, aipatu dena zera izan da; ideia asko jaso ditugun sentsazioa dugula, baina jaso dugun hori guztia oso sakabanatuta jaso dugula, lotura eta zentzu handirik gabe, eta beraz, burua nahiko liatuta, galduta dugula. Baina aldi berean, ideia horiek guztiak oso interesgarriak direla eta orain gure lana dela horiek antolatu eta garatzea.




Gustura gaude lanaren nondik norakoarekin. Gure sentimenduak bete betean plazareatzen dituela uste dugu, eta hori oso garrantzitsua dela ez dago zalantzarik. Gure ideia eta sentimenduez lan egitea gainera interesgarria da, eta gogoz egingo dugulakoan gaude.

miércoles, 6 de abril de 2011

MANIFESTUA ETA MURALAREKIN PENTSATUZ

Gaurko saioa batez ere manifestua eta muralaren inguruan egin beharreko lanen inguruan erreflexionatzeko aprobetxatu dugu.
Ideia asko izan ditugu buruan, ideia interesgarri asko, baina ez zaigu erraza egin nola egin pentsatzea. Zaila iruditzen zaigu buruan dabilzkigun ideiak irudi batzuetan plazaratzea. Imajinatzeko gaitasun handia behar dela uste dugu, eta ez da erraza. Oraindik ez dakigu nondik jo, buruari buelta gehiago eman beharrean gaude. Hala ere, gai interesgarria dela ez dago zalantzarik, eta zerbait polita aterako delakoan gaude. 

Denboraz gaizki gabiltza, denbora gutxi dugu, eta gainera blokeatuta gaude. Ya egin behar  dugu eta ez dakigu nondik jo. Alde horretatik presionatuta sentitzen gara taldean. 
Gaur talde lanekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Dagoeneko guztiok ikastetxe ezberdinetako informazioa bilduta eta google.docs-era pasatuta genuenez, ondorioez hitz egiten aritu gara. Ondoren hauek nola planteatu eta idatz ditzakegun ados jarri eta idazteari ekin diogu. Talde lan polita egin dugu gaurkoan. Oso interesgarria izan da ikusitakoaren inguruan hitz egin eta ondorioak ateratzen aritzea, gauza askotaz hitz egiteko aukera izan baitugu.


Azkenengo orduerdia, egunerokoa idazteko aprobetxatu dugu.

miércoles, 30 de marzo de 2011

PROGRAMA GEHIAGO EZAGUTUZ

Gaurkoan aurrez aipaturiko programak gehiago landu eta berriak ezagutzeko aukera izan dugu. Ni batez ere PREZIrekin aritu naiz, izan ere, aurreko programan zerbait landu nuen arren, gauza gutxirekin geratu nintzen. Egia esan nahiko zaila da guztiz menperatzeko, eta asko jardutea eskatzen duela konturatu naiz. Hala ere, eskaintzen dituen baliabideak oso egokiak eta guztiz erabilgarriak iruditzen zaizkit. Gaurkoan, PREZI programa gehiago kontrolatzen duen batekin elkartu naiz eta egia esan argiago dut gaurkoan zertan datzan bere erabilera.


Ondoren nik glogsterren erregristatzen lagundu diot beste bati eta bere erabilera azaldu diot gainetik. Ulerterrazagoa da programa hau berehala ekin dio lanari. Orduan nik neure kasa PREZI gehiago aztertzen saiatu naiz, ala ere, ez dut lortu ezer tajuzkorik egitea! Gehiago jardun behar dut oraindik programa hau ongi kontrolatu eta erabili nahi badut behintzat!

martes, 29 de marzo de 2011

LANA OSATUZ ETA ELKARREKIN KONPARTITUZ

Gaurkoan ikastetxe ezberdinetako teknologia berrien inguruan egin beharreko lanari egitura bat ematen saiatu gara. Aurreko klasean, teknologia berrien inguruko informazioa biltzeko asmoan, lan hori erraztuko zizkigun galdera batzuk bildu genituen orri batean, eta gaurkorako praktikak egin genituen ikastetxeetara joan eta informazioa bilduta ekarriko genuelakoan geratu ginen. Gaur beraz, guztiok, aurrez prestatutako galdera zerrenda erantzunez beteta ekarri dugu eta lanari zukua ateratzen hasi gara. Hasieran, bakoitzak bildutako informazioa azaltzeko tartea hartu dugu, iritziak eta usteak plazaratuz, eta ondoren, bakoitza bere ordenagailuan jarri eta google.doc paginaren bidez lan idatzia osatzeari ekin diogu. Gaur oraindik ere harrituta geratu naiz ordenagailu ezberdinetan baina aldi berean lan berean eta une berean aritzeko aukera honekin. Gauza asko errazten ditu eta oso erabilgarria izango zaigulakoan nago. 




Egiten ari garen lanari dagokionez berriz, esan, oso interesgarria iruditzen zaidala. Neuk behintzat agian planteatu ere egingo ez nituen galdera interesgarrien inguruan aritu gara eztabaidan, hau da, teknologia berrien inguruko etengabeko berrikuntza hau kontutan hartuta, benetan beharrezkoa ote da hainbesteko garapena? Edota negozio utsa da guztia? Egia da erraztasunak eskaitzen dituela, baina eskaintzen duen guztia ona ote da? edota hain egokiak ez diren hainbat gauza ere ba ote ditu? Benetan galdera interesgarriak, eta agian, egunerokotasuneko errutinan, entzuten dugunari soilik jaramon eginez planteatzea ere okurritzen ez zaizkigunak. Klasea honetan pasa zaigu. Interesgarria benetan.

lunes, 28 de marzo de 2011

PROGRAMA EZBARDINAK EZAGUTUZ

Gaur aurrekoan hasitakoarekin jarraitu dugu. Esan bezala, aurreko klasean beste bat eta ni elkartu eta GLOBSTER programa ezagutzen hasteko aukera izan genuen. Hala ere, ez genuen denbora gehiegirik izan programa hau aztertzeko eta beraz, gaurkoan honekin jarraitu dugu. Egia esan, konplikazio gehiegirik ez duela ikusi dut, eta era berean, oso programa baliagarria dela. Oso gustura aritu naiz proba ezberdinak egiten eta sortu daitezkeen gauzez gozatzen.


Posterrak egiteko bide hau ezagutzeaz gustura nago, hala ere, ez zait iruditzen nire egunerokotasunean oso baliagarria izango zaidanik. Baliagarritasuna kontutan hartuta, nik uste PREZI programa besteak beste egokiagoa izango zaidala. Programa hau beste gelakide baten azalpenen bidez ezagutu dut, izan ere, geroago, programa ezberdinak ikusi ditugunok elkartu gara eta elkarri ikusi eta ikasitakoa azaltzeko aprobetxatu dugu. PREZI  nahiko zaila iruditu zait hasiera batean. Power Pointarekin ohituta konplexua dela iruditu zait, baina hori ere, jardutea izango da.

martes, 22 de marzo de 2011

GOOGLE.DOC EZAGUTZEN

Gaur talde lanekin hasi gara, hain zuzen, ikastetxe ezberdinetan darabilten teknologia aztertu eta konparatzea helburu duen lanarekin. Lan hau egiteko lau edo bost kideko taldeak egiteko esan zuen arren, gu zazpi lagun bildu gara, izan ere, gutako hiru eskola berean izan ginen, beraz bost ikastetxe ezberdin ditugu guztira aztergai.

Hasiera batean, ahoz saiatu gara praktikaldian zehar ikusi eta ezagutzeko aukera izan genuena azaltzen. Banan bana hasi gara kontatzen, hala nola, teknologiarekin lotutako zein material erabiltzen zuten ikastetxeko haurrek, zer lantzen zuten batez ere, eta ze baliabideren bidez, gure iritzia... Honen ostean eta gutako guztion esperientzia garbiago genuela, idatzira pasatzen hastea iruditu zaigu hoberena.

Honen aurretik ordea, lana nola egin behar genuen nahi genuen zehaztu, nondik bideratu nahi genuen jakin, beraz gure tutoreari deitu diogu, laguntza eske. Azaldu ostean eta ideiak garbiago genituela, moodeleko informazioari gainbegirada bat eman diogu eta lana banatu dugu.

Baina orduan ohartu gara google.doc programa ireki behar genuela, lana guztion artean egiteko baliabide egokia baita. Nik neuk entzuna neukan zerbait honen inguruan, baina sekula erabili gabe nengoen horrelako zerbait. Benetan harrigarria iruditu zait. Bakoitza bere ordenagailuan baina denok lan berdinean egoteko aukera eskaintzen du programa honek, talde lanak egiteko bide ezin hobea iruditu zait. Zergaitik ez ote genuen lehenago ezagutu!

Programa honek hasiera gugan sortu duen lilurak nolabait despistatu egin gaitu, zur eta lur geratu baikara, baina berehala jarri gara lanarekin. Hala ere, ez dugu asti askorik izan lan idatzian jarduteko, irakasleak word programaren hanbat erabilera azaldu nahi izan baitizkigu, hauek ere interesgarriak izan dira ezbairik gabe.

Eta honetan pasa da gaurko saioa. Lehen aipatu dudan arren, Google.doc programa ezagutzea oso interesgarria iruditu zaidala azpimarratu nahi dut amaitzeko.

miércoles, 16 de marzo de 2011

GLOBSTER EZAGUTZEN

Gaur asteazkena, talde osoa elkartu gara gelan, hau da, atzo etorri ez ziren B taldekoak ere bertan izan dira. Irakasleak, kurtsoan zehar egin beharreko lanak zeintzuk izango diren azaltzeko aprobetxatu du, nahiz eta guri atzo azaldu zizkigun. Hala ere,berriro entzutea guri ondo etorri zaigulakoan nago, ideia argitzeko balio izan baitigu.

Azalpenak eman ondoren, zenbait programa ezagutzen hasteko aukera izan dugu, PREZI, GLOBSTER, BUBBL.US... bezalakoak. Talde txikitan bildu gara, eta geure kasara programa hauetako bat aztertzeari ekin diogu. Ni beste batekin elkartu nau irakasleak eta GLOBSTER programa aztertzen hasteko eskatu digu, eta hala egin dugu. Aitortu behar dut hasieran kosta egin zaigula bere oinarrizko funtzionamendua ezagutzea, baina probak eginez eta instrukzioak irakurriz, berehala hasi gara moldatzen, eta poster digitala nola egin daitekeen ulertzen. Eta honetan pasa zaigu klasea.

Egia esan, oso interesgarria iruditu zait GLOBSTER programa ezagutzen hastea. Eta beste programak ezagutzeko irrikan nago. Programa hauen bidez, imagina ezinezko gauzak egiteko gai  izango naizela ikusi dut.

Hurrengo saioan, bakoitzari tokatu zaion programaren inguruan hitz egin beharko dugu guztiok, modu honetan  gainerako klasekideok programa guztien inguruko berri izan dezagun.

martes, 15 de marzo de 2011

TEKNOLOGIA BERRIETAN MURGILDUZ

Gaurkoa lehen eguna izan da. Egia esan beldur pixka bat nuen gai honekiko, izan ere, teknologia berriak ez zaizkidala oso ongi ematen esan daiteke. Betidanik gorrotatu izan ditut ordenagailuak, ez naute inoiz erakarri izan, eta beraz, nire hauekiko ulermena ere nahiko mugatuta dago. Ez naiz oso trebea! Gai honi dagokionez, ez nekien zer motatako lanak egin beharko genituen, baina gaiaren izenak jada atzeraka bultzatzen zidala aitortu behar dut.

Hala ere, idazten ari naizen honetan, askoz ere lasaiago eta gusturago nagoela ezin dut ukatu. Irakasleak jada egin beharreko lantxoak zeintzuk izango diren azaldu digu eta oso interesgarriak iruditu zaizkit. Interesgarriak izateaz gain, egiteko errazak eta atseginak dudarik gabe. Gure esperientziak, iritziak, lanak... blog pertsonal batean publikatu behar ditugu. Hori da funtsean egin beharrekoa. Honek gainera, aurreko urteetan ikasitakoa nolabait sendotzeko lagun diezadake, hala nola, blogen erabileran eta hori eskertzekoa da.  Honez gain ordea, azaldu digunez, beste hainbat programa ere erabili ahal izango ditugu, niretzat ezezagunak direnak guztiz, baina erabiltzeko errazak direla azaldu digu eta lasai nago alde horretatik. Erabiliko ditugun programa hauek errazak eta oso baliagarriak izango direla esan digu irakasleak, adibidez, power pointaren funtzioa betetzen duen beste programa bat, mapa kontzeptualak egiteko beste bat, hain entzuna eta aldi berean ezezaguna zaidan google doc programa... guztiz interesgarria dudarik gabe. teknologia berrien mundua oso zabala dela ez dago zalantzarik, baina nik uste, gai honek mundu hau pixka bat gehiago ezagutu eta sakontzeko balio izango didala alde batetik, eta bestetik, irakasle izango naizen heinean erabilgarri izango zaizkidan beste hainbat gauza ikasiko ditudala ez daukat zalantzarik.


Hasteko eguneroko batekin ekin gara, eta hau, klasero egin beharko dugun zerbait izango da, modu honetan egiten goazena azaltzeaz gain, gure momentuko sentipen eta iritziak ere idatziz azaldu ahal izango baititugu. Hau oso interesgarria iruditzen zait. Honez gain ordea, taldetan bilduta beste hainbat lan egin behar ditugu. Hauetako bat eskola ezberdin batzuk aukeratu, hala nola, guk praktikak egin ditugun ikastetxeak izan daitezke, eta bertan darabilten teknologia ezberdinen erabilera aztertu eta konparatzea izango da. Horretarako, lehendabizi ikastetxetara gerturatu behar dugu hobekiago informatzeko asmoz, eta ondoren taldekide guztiok bilduz eta informazioa trukatuz lan hau egin ahal izango dugu. Beste lanetako bat mural bat egitea izango da, gure sormenari ateak irekiz, eta helburu bezala ikastetxe bateko erakusketa batean parte hartzea delarik. Eta azkenik, nabigazio gidoi bat egin beharko dugu, egindako guztiaren laburpen bat bezala. Lan guzti hauek, bai bakarkako zein taldekakoak, bakoitzak norbere blogean publikatu beharko ditugu, blogen erabilera sustatuz.


Oraindik ez gara lanekin hasi, eta beraz, nire usteak soilik dira plazaratu ditudanak. Lanekin bete betean gaudenean, nire iritzi eta usteak zabalago eta garbiago azaldu ahal izango ditut.

Amaitzeko esan beraz, gai atsegina iruditu zaidala.  Gauza interesgarriak modu erraz batean ikasteko bidea.