martes, 29 de marzo de 2011

LANA OSATUZ ETA ELKARREKIN KONPARTITUZ

Gaurkoan ikastetxe ezberdinetako teknologia berrien inguruan egin beharreko lanari egitura bat ematen saiatu gara. Aurreko klasean, teknologia berrien inguruko informazioa biltzeko asmoan, lan hori erraztuko zizkigun galdera batzuk bildu genituen orri batean, eta gaurkorako praktikak egin genituen ikastetxeetara joan eta informazioa bilduta ekarriko genuelakoan geratu ginen. Gaur beraz, guztiok, aurrez prestatutako galdera zerrenda erantzunez beteta ekarri dugu eta lanari zukua ateratzen hasi gara. Hasieran, bakoitzak bildutako informazioa azaltzeko tartea hartu dugu, iritziak eta usteak plazaratuz, eta ondoren, bakoitza bere ordenagailuan jarri eta google.doc paginaren bidez lan idatzia osatzeari ekin diogu. Gaur oraindik ere harrituta geratu naiz ordenagailu ezberdinetan baina aldi berean lan berean eta une berean aritzeko aukera honekin. Gauza asko errazten ditu eta oso erabilgarria izango zaigulakoan nago. 




Egiten ari garen lanari dagokionez berriz, esan, oso interesgarria iruditzen zaidala. Neuk behintzat agian planteatu ere egingo ez nituen galdera interesgarrien inguruan aritu gara eztabaidan, hau da, teknologia berrien inguruko etengabeko berrikuntza hau kontutan hartuta, benetan beharrezkoa ote da hainbesteko garapena? Edota negozio utsa da guztia? Egia da erraztasunak eskaitzen dituela, baina eskaintzen duen guztia ona ote da? edota hain egokiak ez diren hainbat gauza ere ba ote ditu? Benetan galdera interesgarriak, eta agian, egunerokotasuneko errutinan, entzuten dugunari soilik jaramon eginez planteatzea ere okurritzen ez zaizkigunak. Klasea honetan pasa zaigu. Interesgarria benetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario