Gaur aurrekoan hasitakoarekin jarraitu dugu. Esan bezala, aurreko klasean beste bat eta ni elkartu eta GLOBSTER programa ezagutzen hasteko aukera izan genuen. Hala ere, ez genuen denbora gehiegirik izan programa hau aztertzeko eta beraz, gaurkoan honekin jarraitu dugu. Egia esan, konplikazio gehiegirik ez duela ikusi dut, eta era berean, oso programa baliagarria dela. Oso gustura aritu naiz proba ezberdinak egiten eta sortu daitezkeen gauzez gozatzen.
Posterrak egiteko bide hau ezagutzeaz gustura nago, hala ere, ez zait iruditzen nire egunerokotasunean oso baliagarria izango zaidanik. Baliagarritasuna kontutan hartuta, nik uste PREZI programa besteak beste egokiagoa izango zaidala. Programa hau beste gelakide baten azalpenen bidez ezagutu dut, izan ere, geroago, programa ezberdinak ikusi ditugunok elkartu gara eta elkarri ikusi eta ikasitakoa azaltzeko aprobetxatu dugu. PREZI nahiko zaila iruditu zait hasiera batean. Power Pointarekin ohituta konplexua dela iruditu zait, baina hori ere, jardutea izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario