Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak izeneko gai honetan egin behar izan ditugun lanak ondoko hauek dira: IKT esperientzien analisiaren inguruko lana eta honi loturiko aurkezpena, manifestua eta murala eta egunerokoa. Hauez gain, lauhilekoan zehar, baliabide teknologiko batzuk ezagutzeko aukera ere izan dugu.
Lehenengo taldean eginiko lanen inguruan hitz egingo dut, hau da, IKT esperientzien analisiaren eta manifestu zein muralaren inguruan. Eta ondoren, bakarkakoak izan diren lanetaz mintzatuko naiz, hau da, egunerokoaz eta baita baliabide teknologikoez ere.
IKT esperientzien analisiaren inguruko lana izan zen taldean egin genuen lehenena. Sei lagun elkartu ginen: Maite Gorrotxategi, Ainara Babarro, Iraia Llanos, Ainhoa Elorza , Itziar Aginagalde eta ni. Lan hau egiteko ikastetxe ezberdinetako teknologia berrien inguruko analisi orokor bat egin behar genuen ondoren ondorio batzuk ateratzeko. Lehenengo ikastetxe bakoitzeko informazioa bildu genuen, deskribatuz eta bertako langileei elkarrizketa bat eginez eta amaieran ondorioak atera genituen.
Lan idatziaren aurkezpena egin genuen, guk ateratako ondorioak azaltzea helburu zela.
Aurkezpen borobilagoa geratu zitzaigula uste dut.
Bigarren talde lana manifestua eta murala egitea zen eta honetarako hirutan banatu genuen lehenengorako geneukan seiko taldea: Ainhoa Elorza, Itziar Aginagalde eta ni. Hauek egiteko hiru urte hauetan jasotako zerbait hartu behar zen kontutan. Aipagarria iruditzen zitzaigun zerbait, ikasitako zerbait… Bi lan ezberdin ziren arren, gai berberaren inguruan egin behar ziren biak, hau da, elkarren artean zerikusia eduki behar zuten.
Esan bezala, gaia berehala bururatu zitzaigun eta hirurok bat gentozen honekin. Azaldu nahi genuena zera zen, hiru urte hauetan gauza asko ikasi eta ikusi ditugula baina dena zentzu handirik gabe, eta beraz, oso galduta sentitzen garela. Ideia berri asko dauzkagula buruan baina guztiak sakabanatuta, eta orain gure lana izango dela guzti hauek ordenatzea eta zentzu bat ematea, bestela gainontzean alferrikakoak izango baitira.
Manifestuari dagokionez esan lan hau blogera igotzeko scribd programa erabili genuen. Hau ere orain arte ezezaguna zen niretzat. Dirudienez, lanak blogera igotzeko aukera eskaintzen du programa honek.
Hauek izan ziren taldean eginiko lanak. Bakarkako lanetan sartu ditut egunerokoa eta landu ditugun baliabide teknologikoak. Lehenengo egunerokoa zertan datzan aipatuko dut, eta azkenik baliabide teknologikoak aipatuko ditut.
Egunerokoa saioro idatzi behar izaten genuen, egindakoa azalduz. Honen helburua egiten gindoazen guztia azaltzea zen, unean uneko sentipen eta iritziak plazaratzearekin batera.
Oso interesgarria iruditu zait egunerokoa egitearena, horrela, egindako guztia jasota geratzen baita. Lan guztiez gain ordea, norbanakoaren iritzi eta sentimenduak plazaratzeko aukera ematen du eta niri asko gustatu zait hori.
Azkenik, ikusi ditudan baliabide teknologikoak azaltzea baino ez zait geratzen.
Lehenengo eta behin ezagutu nuen programa Glogster izenekoa izan zen, poster digitalak egiteko programa. Gure murala ere programa honen bidez egin genuen, beraz, izan genuen programa honetan trebatzeko aukera.
Bestalde, neure kasa ere aritu nintzen probak egiten glogsterrarekin eta gauza berriak sortzen. Aipatu behar dut, oso programa berezia iruditu zitzaidala, mota honetako programarik ezagutzeko aukerarik inoiz izan ez nuelako seguruenik. Baina zur eta lur geratu nintzen ni behintzat.
Honen jarraian, Google.docs programarekin aritu nintzen. Egia esan entzuna neukan zerbait programa honen inguruan, baina ez nuen inoiz hau erabiltzeko astirik hartu. Beraz, ezaguna bezain ezezaguna zen niretzat programa hau. Lan berean eta aldi berean pertsona bat baino gehiagok jarduteko aukera eskaintzen du eta beraz, taldean egin behar genuen lana, hau da, ITK esperientzia ezberdinen analisiaren inguruko lana programa honen bidez egiteko eskatu zitzaigun, modu honetan honen erabilera kontrolatuz.
Baliabide teknologikoekin jarraituz, ezagutu nuen hurrengo programa Prezi izan zen. IKT esperientzien analisiaren inguruan eginiko lana aurkezteko ere programa hau erabiltzea eskatu zitzaigun, eta probak eginaz eta eginaz, asko trebatu ginela uste dut. Asko gustatu zitzan prezi programa, oso programa majoa dela uste dut, aukera asko eskaintzen baititu eta zabal jokatzeko aukera eskaintzen baitu.
Igoogle programa ikusi nuen ondoren.
Beste programetako bat Vuvox izenekoa da. Programa hau ia lauhilekoa amaieran ezagutu dut, aurrez ez bainuen astirik hartu aurrez hau lardaskatzeko. Vuvoxekin neure kaxara Marokoren inguruko aurkezpen bat prestatu dut.
Programekin jarraituz, bubbl.us izenekoa ere ezagutu dut azken egun hauetan.
Azkenik, ezagutu dudan azken programa tagul izenekoa izan da.
ONDORIOA:
Gai honetan lan asko egin dut baina asko ikasi dut.
Ikasgai honekin hasi aurretik, nahiko txikia zen teknologien inguruko nire ezagutza, oinarrizko programak soilik ezagutzen nituen, gutxi batzuk. Gai honekiko nire interesa hasieran ez zen oso handia, beldur nintzen nolabait. Orain, esan behar dut beldurrek lehen egunean egin zutela ihes eta harrezkero oso gai atsegina iruditu zaidala.
Lehenengo eta behin, eskoletara itzuliz, teknologia berrien inguruko erreflexio bat egiten lagundu zigun lan bat egin genuen. Lan honek teknologia berrien inguruan benetan pentsatzen jartzeko aukera eskaini zidan. Beharrezkoak al dira? Zein garaitatik aurrera? Ze onura eta ze kalte egiten digute? Zer dira behar bat edota beste modu bat? Negozio hutsa ote da guztia? Hauek bezala galderez erreflexionatu genuen eta oso interesgarria izan zen, ordura arte pentsatu ere egin gabeko gauzez pentsatu eta ondorio batzuk atera ahal izan baigenituen.
Jarraian mural eta manifestuari heldu genion eta hauek ere oso interesgarriak izan ziren. Hiru urte hauetan zehar bizitakoaren inguruan erreflexionatu eta zerrekin geratu garen adieraztea zen gure lana. Egia esan, ni neu honen inguruan pentsatzen jarri gabe nengoen ordurarte, eta orduan konturatu nintzen zein garrantzitsua den bizitako gauzez erreflexionatzea. Zertarako balio izan didan jakitea, ze alde on eta zein txar dituen konturatzea, zer egin ahal dudan jasotakoarekin pentsatzea... Gure taldean aipatu zena zera izan zen; hiru urte hautan ideia berri eta interesgarri asko jaso ditugula baina guztia oso sakabanuta jaso dugula, lotura gehiegirik gabe, eta orain gure lana izango dela jasotako gauza interesgarri horiek ordenatzea eta interesgarriak iruditu ez zaizkigunak alde batera uztea. Oso gustura aritu nintzen lan hauek egiten, izan ere, guk bizitakoaren inguruan egin behar genuen lana eta horrek motibatu egin ginduen. Oso interesgarria izan zen.
Bestalde, ikusi ditudan baliabide teknologikoak daude. Ez nuen pentsatuko hainbeste programa ezberdin ikusi eta gainera erabiltzen ikasiko nuenik; prezi, glogster, tagul, bubbl.us... Hasieran esan bezala, nik oinarrizko programa gutxi batzuk soilik ezagutzen nituen, eta uste nuen gainerako programa guztiak oso zailak izango zirela niretzat, baina ikusi dut ezetz. Programa oso interesgarriak eta gainera erabiltzeko errazak ere existitzen dira.
Ikus daitekeenez asko dira egindako lanak eta ikusitako programa teknologikoak. Gustura nago gai honetan egin eta ikasi ahal izan dugun guztiarek. Talde lanek bere xarma izan dute, bereziak izan dira, ezberdinak. Eta baliabide teknologiko ezberdinak ezagutzea ere oso atsegina izan da niretzat behintzat. Egia esan, lehenago ezagutu izana eskertuko nuen, izan ere, erabilgarri bezain baliagarriak iruditu zaizkit guztiak.
Besterik gabe esan, gai honek teknologia berrien inguruan beste ikuspegi bat izaten lagundu didala eta asko ikasi dudan sentsazioa dudala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario